a

Idazkaritza

Idazkaritzako bulegoa Ferrerias eraikinean dago, 9:00-13:00 eta 14:30-16:30 bitartean aurrez-aurreko zerbitzua egiteko zabalik dago.

Telefono zenbakia: 943 45 85 50

Posta elektronikoa: idazkaritza@amaraberri.eus

Jangela

INFORMAZIOA

Urbieta, Morlans, Loiola eta Ferreriaseko eraikinetan janaria sukaldatzen dute.  Salaberriako eraikinean, janari garraiatua izaten da.

Bazkalordua:

Haur Hezkuntzan 12:30-14:30.

Lehen Hezkuntzan bi txandetan bazkaltzen dute; 12:15-13:25 (1.zikloa eta 3.maila) eta 13:30-14:25 (4.maila eta 3.zikloa)

JANGELA ZERBITZUAREN ORDAINKETA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jangela-zerbitzua salneurriak ezartzen ditu. Salneurriak kuota motaren arabera aldatu daitezke, ikasturte honi dagozkionak honako hauek izanez:

– Ohiko jankidea (gutxienez astean 3 egun): 4,60 € eguneko

–  Noizbehinkako jankidea (astean 3 egun baino gutxiago): 5,20 € eguneko

Ordainketak kontu korrontearen bidez egingo dira iraungitako hilabetearen 5ean pasatuko dira kuotak.

Ordaindu gabeko kuotarik balego: araudiak dioen bezalaxe, bi hilabeteko kuota atzeratua duten ikasleek, ezin izango dute jangela erabili, aurrez arduradunarekin harremanetan jarri eta arrazoiak ematen ez badituzte.

KUOTA ITZULKETA

Jantokiko kuotaren zati bat itzuliko da honako kasu hauetan:  

A) Jankidea ez bada jantokira joatekoa astebete edo gehiago segidan joan, betiere gutxienez 24 ordu lehenago jangela arduradunari abisatuta.

B) Bi egun edo gehiagoko txango-egonaldietan parte hartzen dutenean.

D) Sukaldeko langileen greba dela eta jantoki zerbitzua eskaintzen ez denean.

Kasu hauetan, itzultzeko zenbatekoa ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 izango da.

E) Sukaldeko eta jantokiko langileen %100ek greba egiteagatik jantoki zerbitzurik eskaintzen ez denean.

Kasu honetan dagokion kuotaren  %100a itzuliko da.

JANGELAKO ARDURADUNA  

Erakin bakoitzak bere arduraduna du baina 5 eraikineko jangela kudeatzailea eta arduradun nagusiaren emaila jangela@amaraberri.eus da. Helbide honetara behar diren jakinarazpenak, aldaketa edota abixuak bidali behar dira.

Kanpoko
ekintzak

     

Guraso elkarteak kudeatzen ditu kanpoko ekintzak eta eskaintza zabala topatuko duzue: saskibaloia, eskubaloia, euskal dantzak, gimnasia erritmikoa, futbola, xake, zirkoa…

Arduradunak: 
Marta: 688649261 / Julen:688771068 /  orokorra 943457123  amaraberrigurasoak@gmail.com  /   jkoordinatzaile@gmail.com

 

Goizeko
zaintza

Guraso Elkarteak antolatzen du goizeko zaintza.
Ordutegia: 7:30-9:00

Garraioa

Loiolako eraikinera joateko, Hezkuntza Sailak, dohako garraio zerbitzua eskaintzen du. Bi geldialdi daude ezarrita. Lehenengoa Salaberriako eraikinean eta bigarrena Anoetako biribilgunean.