ARANSGI
Amara Berri eskolako gor guztien bizi kalitatea hobetu eta gorreriak pertsonaren eguneroko bizitzan eragiten dituen oztopoak arintzeko, eskola eta Aransgiren arteko elkarlana sustatzen da.
BASO ESKOLA
Baso-eskola naturan garatzen den hezkuntza-eredua da. 5 urteko haurrek basoan edo ingurune natural batean jolastu, ikertu eta ikasten dute eta helduek behatzaile papera jokatzen dute bertan, haurrak lagunduz baina ez gidatuz.
ESKOLA BARATZA
Donostiako eskoletako baratza sarearen sorreraren bidez, eskola baratzak sortu, indartu eta elkar harremanetan jartzea dira proiektu honen helburu nagusiak.
ONGI ETORRI ESKOLARA
Eskola desberdinei eskola eta komunitate inklusibo baterantz kulturarteko eredu pedadogikoa martxan jartzeko akonpainamendua eskaintzen die, euskara funtsezko elementutzat hartuz ikasle guztien aukera-berdintasuna sustatzeko.
ELEANIZTASUNERANTZ
Ikastetxeko hizkuntza-proiektua, hizkuntza komunikaziorako konpetentzia zein konpetentzia eleaniztuna, garatzen dituena atzerriko hizkuntzetako curriculum-arloen irakaskuntzan ekimen berritzaileetan sakonduko duena, CLIL metodologiaren bidez, diziplinarteko proiektuen bidez.
EUSLE PROGRAMA
Euskarazko murgiltze linguistikoa sustatzea da helburu nagusia, eskolako 4. mailatik aurrera erkidegora heltzen diren ikasleen hizkuntza jabetze prozesua errazteko eta hezkuntza sisteman egokitasunez integratu ahal izateko.
IKASLE ANTOLAMENDUA
Eskolako elkarbizitza hobetzeko asmoz eta ikasleen partaidetza indartzeko, antolamendu-egitura hau aurrera eramaten dugu. Antolaketa honetan, ikasleak eskola bizitzan parte hartzen du, gelako esparruaz haratago.
Ikasleak, batzorde ezberdinetan integratzen dira (jangela, hedabideak, liburutegia, kanpoko ekintzak, ordezkaritza, ekologia). Eskolako gora beherak aztertu eta proposamenak azaltzen dituzte. Horretarako, bilera eta asanbladak egiten dira, modu sistematiko batean.
IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
Gure ikastetxeko digitalizazio maila ertaina da. Teknologia berrien erabilera sustatuko dugu modu orekatu eta eraginkor batean.
IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA