a

AMARA
BERRI
SISTEMA

Ikertzea, saiakuntzak egitea eta berritzea Amara Berri Sistemaren ezaugarriak izan dira eta dira. Hezkuntza-asmoaren, praktikan jartzearen eta ikastetxearen antolamendu eta prestakuntza egituren arteko koherentzia bermatzea gure lehentasunetako bat da.

Gaitasunetan oinarritutako curriculumaren marko teorikoa garatzen dugu, eta ikasgeletako jardueretan zehaztu; horrek metodologia-aldaketak dakartza gure hezkuntza-jardunean eta antolamendu-aldaketak, berriz, antolatzeko moduan. Aldaketa horiek, aldiz, hezkuntza-komunitateak osatzen dituzten elementuen arteko rol berriak eta gauzak egiteko modu berriak sortzen dituzte. Gure ikastetxeetan proiektu globalak abian jarrita, norabide horretan aurrerapausoak ematen ditugu.

Gure ustez, garrantzitsua da, ikuspegi global batetik, sortzen ditugun ekimen guztiak eskola bakoitzaren kulturarekin bat egitea. Izan ere, kultura hori propioa da eta eten gabe hazten ari da; bertan, denok sentitzen gara inplikatuta eta hobetzea helburua ez ezik bitartekoa ere bada.

PRINTZIPIO
METODOLOGIKOAK

→ Indibidualizazioa

Nork bere erritmoan eta mailan

Indibidualizazio printzipioa pertsona bakoitzari, bere gaitasunetatik eta dagoen egoeratik abiatuta, bere maila eta erritmoaren arabera lan egitea ahalbidetuko dion programa bat bideratzera eramaten gaituen ikuskera da. Banakako lana, lan kolektiboa, lan indibidualizatua eta indibidualizazio printzipioa bereizten ditugu. Indibidualizazioa oso-oso loturik dago ezberdintasun edo aniztasun kontzeptuarekin.

→ Sozializazioa

Sozializazioaren printzipioa izaki sozial izatera eta horrelakotzat jardutera eramaten gaituen ikuskera da.

Izaki sozial izatera eta hala jokatzera (eta ez taldearen menpeko, indibidualista, menderatzaile, parasito eta abarren moduan) garamatzan ikuskera da. Sozializazioa elkarrekintza dakar. Eman eta jasotzea. Elkarekintza sortzea. Konzeptu eta jarrera eskemak aldatzeko ezinbesteko baldintza da. Taldean identifikatzen gara eta talde garela ohartzen gara.

→ Jarduera

Nork bere jarduteko ahalmena sendotzea.

Jarduera printzipioa pertsona baten egitekoa edota egiteko ahalmena gidatzen duen ikuskera da. Autonomia sortzen du. Adimen aktibo eta zuhurtzat hartzen da. Aurretikoek ekintzaren kalitatea markatzen dute, eta horrexen kontzientzia hartu beharra dakar berekin jarduerak. Beharrak, motibazioak, interesek eragiten dute. Nork bere buruarengan duen konfiantzari, hausnarketarako, erabakiak hartzeko eta egiteko gaitasunari, eta auto-estimuari lotuta dago. Gauzak egiteko gaitasuna edota prestatzeko jarrera eskatzen du. Helburu argi bat behar du. Inplikazio pertsonala eskatzen du. Jarduerak mugimendua eragiten du, gauzak egitea. Estilo pertsonaletik planifikatzea bultzatzen du. Ahaleginari lotuta dago. Erabilitako metodologiaren araberakoa da, eta irakasleak horretan betetzen duen eginkizunak eragin zuzena du egite edo jardute horren kalitatean.

→ Sormena

Sortzeko edo asmatzeko gaitasuna edo ahalmena.

Sortzea bizia ematea da. Zerbait egitea. Bizitzari eustea. Ikasitakoa eta dagoeneko egina gainditzea. Gizaki ororen gaitasun edo ahalmena da. Berezkoa da. Inteligentzia emozionalarekin lotzen da: zu zeu izatea, jardueran zure arrastoa uztea Aurretiaz hainbat gauza behar ditu: auto-estimua, interesak… Sortze ekintza barne bultzadaren eta kanpo pizgarriaren arteko topaleku gisa, hainbat ekarpen sortzen dituena ikasitakoa eta dagoeneko egina gaindituz dagoeneko badenetik abiatuta Eremu guztietan eta hainbat mailatan garatzen da Bere garapen eta adierazpena ez da lineala Modu espontaneoan ager daiteke Bere garapena estimula daiteke.

→ Askatasuna

Indibidualaren eta sozialaren artean mugitzen den bizi-egoera.

Besteak errespetatuz norberak pentsatzeko, adierazteko, aukeratzeko eta den bezala agertzeko duen eskubidea. Pertsona batek bere buruaren gainean zertzen duen agintea, kooperazio esparru baten barnean. Pertsona guztiok dugu. Askatasuna esparru sistemiko batean ulertzen da, eta aldaketarako baliabide edo eragiletzat ikusten. Askatasuna mendekotasunik eza ere bada. Askatasuna erabakitze hutsetik haratago doa, lotuta baitago heztearekin, eta haztearekin. Askatasuna, aldi berean, eragilea eta helburua da.

→ Globalizazioa

Sistema ireki baten barneko bizi-prozesutzat ulertua.

Pertsona globala da: nortasuna, gizarte harremanak, diziplina eduki handiagoko ikasketak…

Gizarte testuinguru egonkorrak (prozesu ideia) eta osagarriak sortzen dira, eta hauetan hainbat egoera eragiten da, ikaslea bizi daitekeen eta izan daitekeen bizitzako egoerak hain zuzen ere; eta bizi denez ikasten du.

Ikastetxea modu globalean hartzen da. Horregatik antolaketa-egiturak (sozialak, egonkorrak eta osagarriak) eta prestakuntzakoak sortzen dira, eta egitura hauek bizi izatea, izatea, bakoitzari bere betekizunetik abiatuta haztea, eta ikastetxea ikuspegi global batetik kudeatzea ahalbidetzen digute guztioi.

Sistema esaten dugu, zeren eta bere osagaiak, hala nola pertsonak, elementu fisikoak, hezkuntza-asmoak, antolaketa-egitura, bizi-jarduerak, metodologia, baliabideak eta abar etengabeko elkarrekintzan baitaude, eta osagai horietako bakoitzak bakar-bakarrik bere antolamendu sistematikoaz eta besteekiko elkarrekintzaz du zentzua.

Estatikoak edota konpartimentu itxiak balira bezala ulertutako zatien baturak ez du osotasunik sortzen.
Laneko sistema bat da, ez metodo bat, diziplina arteko sistema bat, kontzeptuala, antolaketa, plangintza, hausnarketa, analisi eta erabakiak hartzera bideratua. Ez dago isolatutako batere elementurik. Sortzen diren harreman guztiak sisteman txertatzen dira.

Guzti-guztiak hartzen ditu, hainbat egituratan.

Ez da gauza amaitu bat. Sistema irekia esaten dugu, bizitza bezalakoa delako. Etengabe aldatuz joateko gai da, barne-barnetik bereganatzen baititu –ez batzen- sortzen diren elementu berriak. Halaz, elkarrekintza berriak sortzen ditu, bere antolaketa sistematikoa galdu gabe.

→ Normalizazioa

Testuingurua ezagutzea eta menderatzea, eta norbera bertan kokatzea.

Normalizazioa da bizitza, emozioak, adimena, jarduerak, asmoak, ingurua … ordenatzea; testuinguruak ezagutzea, menperatzea eta bertan kokatzea.

EZAUGARRI
METODOLOGIKOAK

EZAUGARRI
METODOLOGIKOAK

SAREKO
IKASTETXEAK

→ Bizkaia

Allende Salazar
Etorkizuna
Gorliz
Landako
Amorebieta-Larrea
Mundaka
San Frantzisko
Zelaieta
Luis Briñas

→ Gipuzkoa

Harri Berri – Oleta
Amara Berri
Bideberri
María Reina
Murumendi
Ondarreta
Txinkorta
Urdaneta
Zestoa

→ Araba

Etxaurren
Okondo

→ Estatu mailan

Millares–Carló
Eugenio Perojo
Escola Mas Clariana
Duquesa de la Victoria
Atenea
Álvara Álvarez
CRA Lozoyuela

GEHIAGO
JAKIN NAHI?

Changemaker eskola

Amara Berri Sistema liburua

TVE programa

“Escuelas en red” – El País